XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), gizonak osasun ona dutelako, zarrak oraindik bizi litezkelako, gaxoak beayek baño gaizkiago zeudenak sendatu diralako; guziak eriotza urrutiratzeko aitzakiren bat bai dute.

Bañan zerana zerala, gazte, gizon zarr ala gaxo, erantzun zadazu; ez dira makiña bat, zuk baño osasun obea zutenak ustegabean il? Sendo lotara yoan eta goizian ilda zenbat arkitu dituzte? Itxasoan ziyoastela zenbat ito dira? Bultzian edo trenean, gurtariñetan edo automobilletan, pozez beterik ziyoastenian, zer-edo zer puzkatu, ala alkar yoka bat ala erortze bat gertatu, eta zenbat il ez ote dira? Ta neri ere olakoren bat ez tzaidala gertatuko bai dakit ala? Zure etxean sendi edo familikoak ondoan dituzula, eta aitorrtzeko astia dezula ilko zerala bai dakizu ala?.

Eriotza beti zure ondoren dabil, zuk ustegabe, zuri gogoa lapurrtzekotan; ta orregatik goizean esnatzean, ez dakizu, arratsalde aretan eguzkia yoan baño lenago zu ere lurretik yoango ote zeran; eta gabean oeratzerakoan ez dakizu, urrengo goizean eguzkia ikusiko ote dezun.